Veronica Domingoren lanak ikusgai Juan de Lizarazun
Igandea bitartean, Veronica Domingo margolari bilbotarraren lanak ikusgai egongo dira Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Aretoa 17.30etik 20.30era irekitzen dute. Margolari gazte honek Urretxu eta Zumarragako udalen pintura lehiaketa irabazi zuen iaz. Domingok Espainia, Frantzia, Eskozia eta Ingalaterran ere erakutsi ditu bere lanak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide