Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen zerga
Zumarragako Udalak hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen zergaren ordainketak egiteko epea ireki du. Epea ekainaren 30era arte zabalik egongo da. Helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira, bestelako kasuetan ordainketa egiteko moduak zalantzak sortuz gero udaletxeko diru bilketa sailera jo daiteke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide