Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan zatia konponduko dute datorren astean
Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan Kalerrotako errepide zatia konponduko dute. Hori dela eta, zati hori itxita egongo da. Kalerrotako garajeetara eta BMko eta raskazieloseko aparkalekuetara joan nahi dutenek, Areizaga kaletik sartu beharko dira. Beraz, Kalerrotak bi norabide edukiko ditu. Horretarako, alboetako aparkaleku guztiak kenduko dituzte. Zamalanak egiteko gunea ere kendu egingo dute. Dena den, errepide horrek zati batzuetan ez du bi norabideetan zirkulatzeko nahikoa zabalerarik. Toki batzuetan autoak txandaka pasa beharko dira. Hori dela eta, udalak kontuz ibiltzea eskatu die gidariei.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide