Pazienteekin probak egin dituzte Ugle eskolako ortoprotesika ikasleek
Zumarragako Ugle eskolako ortoprotesika ikasleek zein irakasleek pazienteak hartu dituzte protesien probak egiteko. Martxoaren 21ean zikloa aurkeztu zuten, harrezkero paziente ugarik eskolara deitu dute eta probak egiteko prest agertu dira. Prestutasun hori eskertu du Itziar Tolosa zikloaren arduradunak, «pazienteen lankidetzarik gabe ezingo genukeen zikloa egin». Bi urteko zikloan zehar pazienteekin lan egin dute beti, «bestela ezinezkoa litzateke ikasketen arlo praktikoa bermatzea», jarraitu du Tolosak. Orain, halere, pazienteek beren interesa agertu dute laguntza emateko eta eskolak «gustura» hartu ditu. Gaur, paziente ugari ikusi dituzte, bakoitza bere hitzorduan. «Datorren edizioan aldian behin pazienteekin elkartuko gara», esan du Tolosak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide