Plazaola-Godoy UTK taldeko kideen emaitza bikainak Iron Man probetan eta Euskal Zirkuituan
Plazaola-Godoy UTK taldeko kideek emaitza bikainak lortu dituzte L’Ampollako eta Lanzaroteko Iron Man probetan eta Euskal Zirkuituetan. L’Ampollan, hilaren 10ean, Jon Muruak 10 ordu eta 52 minutu behar izan zituen proba bukatzeko eta Juan Carlos Delgadok 11 ordu eta 10 minutu. Raul Montielek, berriz, Lanzarotekoan parte hartu zuen. 11 ordu eta 7 minututan bukatu zuen.
Euskal Zirkuituari dagokionez, Ibone Sanchez herritarrak Gorlizko triatloi proba irabazi zuen. Ainhoa Irure, Oier Diaz de Espada, Asier Ruiz de Arbulo, Joseba Alberdi eta Jon Telleriak ere parte hartu zuten. Debako proban, berriz, Jon Telleria, Joseba Alberdi, Roberto Renilla eta Toño Cuñado aritu ziren.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide