Zumarragako El Salvador auzoa jaietan murgilduko da gaurtik igandera bitartean. Egitarauak dakarren berritasun nabarmenena haur jokoetan dago. Lehen ginkanak egiten bazituzten, aurtengo jokoek margolaritza izango dute ardatz, eta haurrek aurpegiak zein elastikoak margotzeko aukera izango dute. «Helduok ondo pasatzen dugun arren, jaiak haurrentzat antolatzen ditugu», dio Juan Carlos Gomez jai batzordeko kideak.
Lau urte dira auzotarrek jaiak berreskuratu zituztela. Auzolanean aritzen dira herri bazkaria egiteko, eta aurten 200 bat lagun bilduko dira bazkarira. Aranzazu tabernan zati bat egingo dute eta jai batzordekoek bazkariaren beste zati bat prestatuko dute.
EGITARAUA
Gaur
- 16:30-18:00. Haur-tailerrak.
- 18:30. Puzgarriak eta buruhandiak Izazpi plazan.
- 20:00. Sardina-jana.
- 23:00. MAYIT j Dj.
Bihar
- 12:00. Ezkondutakoen eta ezkongabeen arteko futbol dema.
- 13:00. Trikipoteoa.
- 14:00. Herri bazkaria.
- 17:00. Mus txapelketa Aranzazu tabernan eta haur jokoak Izazpi plazan.
- 18:30. Txokolate-jana eta futbolin txapelketa.
- 23:00. MAYIT j Dj.
Etzi
- 10:00. Motorzaleen topaketa.
- 12:00. Toka txapelketa.
- 12:30. Zumarragako Musika Bandaren kalejira.
- 14:00. Poteo herrikoia.
- 17:30. Kuatrola txapelketa.
- 18:30. Saloi dantzen erakustaldia.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide