Mintzalagunaren 10. urtemuga ospatuko dute
Urretxu eta Zumarragako mintzalagunek ikasturteari amaiera emango diote gaur Zelai Arizti kultur etxean. Aurten 10 urte beteko dira egitasmoa martxan jarri zutenetik eta bi udalek, euskaltegiarekin batera, lehiaketa berezi bat antolatu dute mintzalagunei zuzenduta. Hitzordua 19:30ean da. Horrez gain, 10. urteurreneko bideoaren aurkezpena egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide