EH Bildu Urretxun eta PSE-EE Zumarragan izan dira atzoko hauteskundeetan boto gehien jaso dituzten alderdiak. Biek lehen indar izaten jarraituko dute, baina gainontzeko alderdiekiko aldeak aldatu egin dira. Parte-hartzeari dagokionean, %44,2koa izan da Urretxun, eta %42,9koa Zumarragan.
Urretxun, 713 boto lortu ditu EH Bilduk; gertu du EAJ-PNV, 674 botorekin. PSE-EEk 360 jaso ditu, eta Podemos izan da laugarren alderdirik bozkatuena, 133 botorekin.
Zumarragan berriz, PSE-EEk eutsi egin dio lidertzari, baina aldeak nabarmen murriztuta. Sozialistek 784 boto jaso dituzte; gertu dute EAJ, 723 botorekin; EH Bilduk, berriz, 652 lortu ditu. Urretxun bezala, Podemos izan da laugarren indarra, 203 botorekin.
URRETXU
Zentsoa: 5.274 Partehartzea: 44.24 %
Txuriak: 54 Baliogabeak: 23
- EH BILDU: 713
- EAJ-PNV: 674
- PSE-EE: 360
- Podemos: 133
- PP: 108
- IU: 102
- UPyD: 46
- Besteak: 120
ZUMARRAGA
Zentsoa: 8.085 Partehartzea: %42,9
Txuriak: 57 Baliogabeak: 35
- PSE-EE: 784
- EAJ-PNV: 723
- EH Bildu: 652
- Podemos: 203
- PP: 190
- IU: 177
- UPyD: 62
- Besteak: 167