Kalerrota goialdean zorua konpontzen ari dira
Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan Kalerrotako errepide zatia konpontzen ari dira eta Kalerrotako garajeetara eta BMko eta inguruko aparkalekura joan nahi dutenek, Areizaga kaletik joan behar dute. Kalerrotak bi norabide ditu, beraz. Horretarako, alboetako aparkaleku guztiak kendu egin dituzte. Dena den, errepide horrek zati batzuetan ez du bi norabideetan zirkulatzeko nahikoa zabalerarik, eta toki batzuetan autoak txandaka pasa behar dira. Hori dela eta, udalak kontuz ibiltzea eskatu die gidariei.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide