Urretxuko Udalak egoera ekonomikoaren berri emango du
Urretxuko Udalak herriak eta udalak azken hamarkadan izan duen bilakaera ekonomikoaren berri emango die herritarrei. Horretarako, Kaixo udal aldizkaria, hiru bideo eta txosten bat erabiliko ditu. Helburua azken hiru urteetan udalaren egoera «orekatzeko» egin den lanaren berri ematea da. Gainera, udalak bilakaeraren eta 2014ko aurrekontuen eta egitasmoen inguruko informazio zuzena eman nahi die herritarrei.
Bideoak ostegunetik aurrera egongo dira ikusgai urretxubiziz.com webgunean. Horrez gain, ostegunetan bertan, emisio berezi bat egingo dute Urola Telebistan. 21:30etik aurrera hiru bideoak ikusi ahal izango dira. Baita ostiralean 14:30ean eta 21:30ean ere.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide