Ekainaren 8an Nordic Walking ikastaroa emango dute Santa Barbaran
Urretxuko Udalak Nordic Walking (ipar martxa) ikastaroa antolatu du ekainaren 8rako. Santa Barbaran emango dute, 10:00etatik 13:00etara. Ekainaren 6a baino lehen eman behar da izena, kultur etxean (943 03 80 88). Izen-emateak 30 euro balio du eta parte hartzaileei bastoiak utziko dizkiete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide