Elikaduraren inguruko jardunaldia gaztetxean
Gaztetxeak 12. urteurrena ospatuko du ekainean. Bihar elikaduraren inguruko jardunaldia egingo dute. 11:30ean dietista batek hitzaldia egingo du eta ondoren sukaldaritza begetariano ikastaroa egingo dute. Oliba eta piper patea, patata eta gazta bolatxoak eta dilista hanburgesak egingo dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide