‘Hiru’ antzezlana ikusteko sarrerak salduko dituzte
Etzi ekainaren 6an Zumarragako Zelai Arizti aretoan taularatuko duten euskarazko Hiru antzezlana ikusteko sarrerak salduko dituzte Zelai Arizti areto bertako leihatilan. Salmenta 19:30-20:00 eta 22:30-23:00 egingo dute. Pertsonako lau sarrera erosi ahal izango dira gehienez, txartel bakoitza 10 euroan; gazte txartela erakutsita sarreraren prezioa 7 eurokoa da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide