‘Luna nueva, ilargiaren doinuak’ ikuskizuna, gaur
Gaur, 22:00etan, Luna nueva, ilargiaren doinuak dantza, musika eta kantu ikuskizuna ikusteko aukera dago Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Ikuskizunak euskal kultura eta flamenko kultura uztartzen ditu, bietan ilargiak duen sinbologia baliatuz. Ajenjo konpainiak eta Soledad Ruzek taularatuko dute. Hasi baino ordubete lehenago salduko dituzte sarrerak 10 euroan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide