Gaur Parketarrak egitasmoko lehen saioa egin dute. Haurrek eta gurasoek euskaltegiko parkean jolastu dute. Urretxu eta Zumarragako Euskara zerbitzuen ekimen honen helburua kaleetan eta parkeetan euskararen erabilera handitzea da.
Bigarren saioa hilaren 12an egingo dute, Zelai Arizti parkean (eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupeetan). Jolasak Urtxintxa eskolako hezitzaileek dinamizatuko dituzte. Parte hartu nahi duenak, bertara azaldu besterik ez du. 17:00etatik 18:00etara, 3-5 urteko haurrak dituzten familiek jolastuko dute. Parte hartu nahi duten haurrek helduren batekin joan beharko dute. 18:00etatik 19:00etara, berriz, 6-9 urteko haurrek jolastuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide