Goizeko 11:00etatik hasita, Senegal, Bolivia, Nikaragua, Sahara, Ekuatore Ginea, Maroko eta Pakistango kulturak ezagutzeko aukera dago Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Kulturen Azoka egiten ari dira, aurten bigarren aldiz, eta eguraldia lagun, herrialde ezberdinetako kulturak eta euren gastronomia ezagutzeko aukera ematen ari dira. Banaiz Bagara taldeak ere postua jarridu, eta Bizikidetza eta Aniztasun Mahaia ere bertan dira, eurek egiten duten lana ezagutzera ematen.
Batu musika taldeak bere ikuskizuna eskaini berri du plaza berean. Laster, 17:00etan, Ekuatore Gineako dantza saioa egongo da eta 18:30etik aurrera Tik Tara taldeak erritmo afrokubatarrak eskainiko ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide