Arte Ederren Udal Eskolako ikasleen lanak ikusgai
Etzi irekiko dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian Arte Eder Eskolako 150 bat ikasleren lanak erakutsiko dituen erakusketa. Bi ataletan egingo dute oraingoan; lehendabizi helduek bost teknika landuta egin dituzten lanen bilduma ipiniko dute eta ondoren haurrek horma-irudietan zein akrilikoetan egindako lanak. Lehenengo bildumaren inaugurazioa etzi izango da, gaur Dorleta Ugarteburu eta Laura Cendoya irakasleak hiru ikasleren laguntzarekin erakusketa muntatzen ari ziren kultur etxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide