Xabi San Sebastianek Florida Park tabernan joko du ostiralean
Xabi San Sebastian musikari donostiarrak kontzertu akustikoa emango du ostiralean, 20:00etatik 22:00etara, Urretxuko Florida Park tabernan. San Sebastianek Izotz eta Alboka taldeetan jo zuen eta bakarkako hiru lan argitaratu ditu: Orai, Ospela eta Erraiak. Euskal tradizioa eta pop eta rock musikak uztartzen ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide