Uggasa abileziak garatzeko Sortzen AKT programa aurkezten ari da Urretxuko Sortzen enpresa haztegian. 60 bat lagun parte hartzen ari dira. Gaurko ekitaldiaren ondoren, programan parte hartu edo ez erabakiko dute.
Programak zertan datzan azaltzen ari dira eta parte hartzaileek dagoeneko antzeko programetan parte hartu dutenen iritzia ezagutu ahal izango dute. Ondoren, mokadutxoa egingo dute.
Programa hau irailean jarriko dute martxan, eta lau hilabeteko iraupena izango du. Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua egiten ari diren herritarrek zuzenduko dute.
Parte hartzaileek, taldean lan eginez eta proiektuak sortuz, taldean lan egiten, beste enpresa batzuekin sinergiak sortzen, egitasmo berriak martxan jartzeko erremintak erabiltzen, enpresak sortzen, lana bilatzen eta negozio aukerak identifikatzen ikasiko dute. Lan autogestionatua, egitasmo finantziazioa, proiektu garapena, lidergoa, sormena, ekimena eta ikuspuntu globala landuko dituzte.
Nahi duten guztiek parte har dezakete. Motibazioa, jendearekin lan egiteko gogoa eta konpromisoa bakarrik behar dira. Astero lau orduko bi solasaldi egingo dituzte, ezagutza sortu eta trukatzeko. Gainera, liburu espezializatuak irakurri, proiektuak abian jarri eta tailerrak egingo dituzte.
Parte hartu nahi dutenek, 943 72 58 31 telefono zenbakira deitu behar dute edo sortzenakt@uggasa.com helbidera mezua bidali.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.