Urretxu eta Zumarragako gaztetxearen 12. urtemuga ospatzeko ekitaldien barruan, Zeatikezpa ikus-entzunezkoen Rally-aren II. edizioa egin zuten joan den larunbatean. Lehiakideek spot bat egin behar zuten, Askatasuna gaitzat hartuta. Egunean bertan jakin zuten, iragarkian izotz zati bat ere erabili beharko zutela. Aurkeztutako lanen artean,
Askatasuna izeneko hau izan zen irabazlea. Bukaeran, aurkeztutako lan guztien proiekzioa egin zuten, gaztetxean bertan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide