Gaztetxean bertso desafioa egingo dute
Gaztetxearen 12. urteurreneko azken ekitaldiak aste honetan izango dira. Ostiralean, 21:00etan, Agin Laburu, Asier Azpiroz, Nerea Ibarzabal eta Malen Amenabar bertsolariek bertso desafioa egingo dute. Lehen biak azken bien aurka arituko dira. Afarirako sarrerak gaztetxean bertan jarri dituzte salgai. Ikasleek eta langabetuek 8 euro ordaindu behar dute eta langileek 12.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide