Udalak bost langile kontratatu behar ditu
Udalak igeltserotzako lehen mailako ofizial bat eta bi peoi kontratatu behar ditu uztailerako eta abuzturako eta pintura lanetarako bi peoi abuzturako. Urretxun edo Zumarragan erroldatuak egon behar dira eta sei hilabeteko eskarmentua izan behar dute. Eskarmentua baloratuko da: urte bakoitzeko bi puntu. Euskara ulermen maila hiru punturekin baloratuko da. Eskarmentu handiena erakusten duten hamarrekin elkarrizketa pertsonala egingo dute. Honek, gehienez, bost puntu balioko du. Eskaerak hilaren 24a baino lehen aurkeztu behar dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide