Zumarragako AHTaren tuneleko luizia konponduta dagoela esan du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren eta Lurralde Politika Saileko prentsa zerbitzuak adierazi duenez, Zumarragako Ospitalearen azpitik doan Abiadura Handiko Trenaren tunelean luizia gertatu zen aurreko maiatzaren 28an, baina sortutako arazoak «konponduta daude jada». Gehitu dutenaren arabera, «Antzuola-Ezkio/Itsaso Mendebaldea zatiko 500 metroak hasi gabe daude hondeatutako lurrak egonkortu arte eta irtenbide administratibo bat aurkitu arte. Bi zatietan lanean ari gara». Horiek dira Eusko Jaurlaritzak luiziaren gainean esandakoak. LAB sindikatuak luiziaren haritik bestelako «irregulartasunak» salatu ditu, ordea. Bien bitartean, atzoko osoko bilkuran Bilduko Xabier Barriolak gaiari buruz galdetu zion Mikel Serrano Zumarragako alkateari eta «ezer ez» dakiela erantzun zion Serranok.
Informazio osoa bihar Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide