Herri opera Ederrena pilotalekuan egingo da
Eguraldi aurrikuspenek larunbat arratsalde-gauerako euria iragartzen dutela eta, herri opera Ederrena pilotalekuan egingo dute. Bi emanaldi egongo dira: 19:00etan eta 22:30ean. Ederrena pilotalekuan 805 ikusle bakarrik sar daitezke, eta aforoa zaindu ahal izateko, beharrezkoa izango da gonbidapenak eskuratzea: bai bi saioetarako eta bai 16:00etako entsegu orokorrerako. Gonbidapenak doan eskuratu ahal izango dira, larunbatean bertan, 11:00etatik 13:00etara, Zelai Arizti aretoan eta Ederrena pilotalekuan. Banatu gabe gelditzen diren gonbidapenak, larunbat arratsaldean banatuko dituzte Ederrean pilotalekuan. Gehienez bi gonbidapen banatuko dira pertsonako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide