Datorren igandean auto klasikoen topagune izango da Zumarragako Euskadi plaza. Udalak aspaldi antolatu ohi duen Motorraren Astearen baitako ekintza da, Santa Isabel jaien atarian; aurtengoa 14. Motorraren Astea da. 90 auto klasikoren jabeek eman dute izena.
Auto klasikoaren izendapena autoek duten berezitasunetatik datorkie. Auto zaharrak izan daitezke, izan ere, garai bateko autoak dira, 25 urtetik gora dituztenak. Klasikoek, ordea, berezitasunen bat izan behar dute; esate baterako, edizio mugatu baten parte izatea.
Igandean Zumarragako Euskadi plazan auto klasikoak erakutsiko dituzte, 09:30etik aurrera. Autoak 12:30ak arte ikusi ahalko dira plazan. Behin plazatik aterata Antioko interpretazio zentrora bisita egingo dute. Bisitaren ondoren, 13:30ak inguru, Zumarragan barrena ibiliko dira autoak herritarrek ikus ditzaten.
Bazkaria 14.30ean izango da eta 14:30ean berriz ibiliko dira Zumarragako errepideetan. 18:00etan egingo duten auto erakusketarekin amaiera emango diote egunari.
Jaiak ate-joka
Santa Isabel jaien atarian, baita ere, bihar eta etzi irrati emanaldiak egingo dituzte Kar irrati afizionatu taldeko kideek. Zumarraga jaietarako girotzen hasiko da gaur zortzi izango den Hip Hop festarekin. Egun horretan bertan irekiko dute haur parkea Euskadi plazan, haur parkea zabalik egongo da uztailaren 1era arte, goizez eta arratsaldez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.