Lan Ikuskaritzak onartu du ABEE bat bestearen zatian sartu dela AHTan
LAB sindikatuak Lan Ikuskaritzaren aurrean egindako salaketaren erantzunean, Zumarraga aldi baterako enpresa elkartea Antzuolako ezaugarri bereko enpresari esleitutako Abiadura Handiko Trenaren Zumarragako tunelaren zatian lanean aritu dela onartzen du ikuskaritzak. Emandako erantzunean Lan Ikuskaritzak Zumarraga Tuneleko ABEEko (Aldi Baterako Enpresa Elkarteko) lan-arriskuen prebentzioko teknikariak Zumarraga ABEEk Antzuola Tunela ABEEri zegozkion 500 metroko zatian lanean aritu dela onartzen du, «arrazoiak zeintzuk diren jakin gabe».
Informazio gehiago bihar Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide