Urretxu eta Zumarragako Urola taldea nagusi Gipuzkoako giza proba txapelketako saioan
Atzo Gipuzkoako giza proba txapelketako bigarren multzoko lehen jardunaldia jokatu zuten Urretxun. Zumarraga eta Urretxuko Urola taldea nagusitu zen. Herriko taldeak 47 plaza, bi zinta eta 5,15 metro egin zituen. Berrobi taldeak 47 plaza egin zituen eta Tarinak-Deba taldeak 42 plaza eta 1,30 metro. Bigarren saioa uztailaren 5ean egingo dute Deban eta hirugarrena uztailaren 20an Aian. Taldeko bi onenak abuztuaren 3an Aian jokatuko den finalera sailkatuko dira. Urretxuarrak eta zumarragarrak oso pozik daude. Izan ere, finalera taldeko bi lehenengoak sailkatuko dira eta txartela ia eskuan dute. Saio bakoitzean irabazleak bi puntu lortzen ditu, bigarrenak bi eta hirugarrenak bat. Puntu berdinketa egongo balitz, metro kopurua kontuan hartuko litzateke eta atzo herriko taldeak metro asko atera zizkion Debakoari.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide