Jende andana elkartu da gaur Santa Barbaran San Joan eguneko erromeriaz gozatzeko. Goizean eguraldiak lagundu badu ere, arratsaldean zaparradak bota ditu. 19:30ean irrintzi txapelketako sariak banatuko dituzte eta 21:00etan jaitsiera egingo dute. Goizean lore bedeinkatzea, meza, dantza eta bertsolariak egon dira, besteak beste. Irimoko Igoerari dagokionez, Ismail Razga santurtziarrak irabazi du. Lehen emakumezkoa Alazne Irureta aizarnazabaldarra izan da. Horra hor sailkapen osoa:
2000, 2001 eta 2002an jaioak:
Mutilak:
- Martin Sagastibeltza (Urretxu)
- Iker Martinez (Urretxu)
- Marko Sarasua (Zarautz)
Neskak:
- Ainhoa Unanue (Urretxu)
- Leire Gaztañaga (Zumarraga)
- Izaro Lesaka (Urretxu)
1998 eta 1999an jaioak:
Mutilak:
- Jokin Gabilondo (Urretxu)
- Ekaitz Zabala (Urretxu)
- Xabier Peñagarikano (Urretxu)
Seniorrak:
Gizonezkoak:
- Ismail Razga (Santurtzi)
- Xabier Soraluze (Zumarraga)
- Ander Ibarguren (Legazpi)
- Imanol Inza (Zumarraga)
- Christian Alonso (Gasteiz)
Emakumezkoak:
- Alazne Irureta (Aizarnazabal)
- Virginia Perez (Gasteiz)
- Samira Ahbouche (Amorebieta)
- Nora Narbaiza (Zaldibar)
Beteranoak:
Gizonezkoak:
- Iñaki Ganuza (Zumarraga)
- Santi Benitez (Urretxu)
- Luis Narbaiza (Zaldibar)
- Jose Luis Elgarreta (Urretxu)
- Iñaki Karrantza (Urretxu)
Emakumezkoak:
Arantxa Zapata (Lasarte-Oria)
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide