Zer izango zen San Joan gaua santuaren izena hartu aurretik? Beharbada eguzki aroari ongi etorria egiteko festa izango zen: zaharra sutan erre eta berriari bidea egiteko jaia. Goierriko herri guztietan piztu zituzten suak herenegun gauean.
Goierri garaiko herrietako plaza nagusietan suak piztu zituzten; Urretxukoa izan ohi da jairik bereziena. Urteroko moduan, bertsolariak, trikitilariak, txalapartariak eta dantzariak aritu ziren suaren bueltan, Gernikako Arbola plazan. Zumarragan, plazan sua pizten zuten bitartean, Musika Bandak San Joanen ereserkia eta beste hainbat pieza jo zituen, udaletxeko arkupetan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide