Astelehenean bukatuko da Iparragirre kaleko arkupeak dekoratzeko lehiaketara proposamenak aurkezteko epea
Urretxuko Udalak, alde zaharra biziberritzeko Zaharrak Berri programaren barne, Iparragirre kaleko arkupeak dekoratzeko lehiaketa antolatu du. Dekorazioak alde zaharrarekin lotura izan behar du. Lehiaketa honetan urretxuar eta zumarragarrek parte har dezakete. Baita gutxienez partaideen %50 bertakoa duten taldeek ere. Proposamenak asteartea baino lehen aurkeztu behar dira, udaletxeko erregistroan.
Epaimahaia udalak, auzoko bizilagunek eta www.urretxubiziz.com webgunean botoa ematen duten herritarrek osatuko dute. Udalak aukeratzen duen lanak puntu bat jasoko du, auzoko bizilagunek hautatzen dutenak beste bat eta webgunean bozkatuenak beste bat. Berdinketa kasuan, auzotarren botoa izango da erabakiorra. Irabazleek 1.000 euro jasoko dituzte eta proposatutako lana udalarekin adostutako epean eta moduan egin beharko dute. Materiala udalak jarriko du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide