Kale garbiketa zerbitzua berritu dute
Kale garbiketa zerbitzu berritua aurkeztu dute Zumarragan. Aurrerantzean Zumarragak bere kasa emango du zerbitzua urtetan Urretxurekin batera eskaini eta gero. Orain, Zumarraga izeneko aldi-baterako enpresa elkarteak (AEBB) eskainiko du, baliabide eta makina berriekin.
Kale garbiketa zerbitzua 517.000 eurotan, BEZ gabe, esleitu zion udalak Zumarraga AEBBri. Alkatearen hitzetan, «oraingoa lehen Urretxurekin batera ematen genuen zerbitzua baino merkeagoa da».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide