Sexu askatasuna aldarrikatzeko kale antzezlana egin dute
Goierri Garaiko Koordinadora Feministak antolatuta, sexu askatasuna aldarrikatzeko kale antzezlana egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunaren harira Goierri Garaiko udalek bultzatutako egitarauaren ekitaldietako bat izan da. Zapata galdua, printzesa hila performance-arekin, “gorputza aldarrikapen politikorako tresna gisa” erabili nahi dute, emakumeei “ezartzen zazikien etiketak” eta “gure gizartean oso errotuta dauden gorputzarenkin lotutako arreiritziak” suntsitzeko asmoz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide