Atzo hasi ziren Zumarragako Santa Isabel jaiak. Euskadin haurrentzako parkea egon zen egun osoan zehar eta arratsaldean hip hop festa, buruhandiak eta Laiotz taldearekin dantzaldia egon ziren. Gauean elkarteek danborrada egin zuten. Pregoia Aginagako bizilagunek irakurri zuten, aurten bete baitira 25 urte Zumarragarekin elkartu zirela. Goizean, Zumarragako bandak herriko kaleetan jo du eta Zelai Arizti pilotalekuan dantza libreko txapelketa jokatu dute. Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga azpeitiarrek irabazi dute. Txapelketa honetan herriko bikote batek parte hartu du: Andoni Oruesagastik eta Sara Bidartek.
Santa Isabel jaien egitaraua,
hemen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide