Juan Jose Altuna bergararrak irabazi du kale pintura lehiaketa
Atzo kale pintura lehiaketa egin zen. 12 lagunek parte hartu zuten. Lehen saria, 600 eurokoa, Juan Jose Altuna bergararrak irabazi zuen. Bigarrena, berriz, Jose Reyes leioarrak. Herriko onenari dagokion saria Ana Cabezasek irabazi zuen. 16 urtetik beherakoentzat ere sari bat egon zen. Urko del Riok irabazi zuen. Epaimahaia Luis Laskurain, Aitor Sarasketa eta Barbara Stammel-ek osatu zuten eta bost lan maila altukoak zirela aipatu zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide