Samba Dzanga taldeak joko du gaur gauean Euskadi plazan
Gaur, Santa Isabel jaien baitan, Samba Dzanga taldeak joko du Euskadi plazako taulan. Kontzertua 22:30ean hasiko da. Samba Dzanga taldeko kide guztiak Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko musikariak dira, eta Brasilgo samba eta bossa nova estiloko musika lantzen dituzte. Musikariak honakoak dira: Alain Beltza, Mikel Arriaran, Jon Sanz, Iñaki Noguera, Gontzal Merino eta Koldo Kadierno.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide