Santa Isabel jaietako asteburuan ekintzak errenkadan joan dira. Denetarik eta denen neurriko ekintzak egon dira. Eta betetako asteburuaren ondoren jaietako erritmoa moteldu da neurri batean; akaso, Antion bihar izango den erromeriarako indarrak gordetzeko.
Atzo eta gaur haur parkea jartzen ari dira Euskadi plazan eta gaur ere han egongo da txu-txu trenaren geralekua eta puzgarrien sarrera; apar festa ere han egingo dute. Parkea goizean eta arratsaldean irekiko dute. Dena dela, haurren artean arrakasta berezia izan ohi du zezentxo plazak Zumarragako jaietan. La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian jarri ohi dute zezen plaza eta bertara biltzen da gaztetxo andana jaietako eguerdietan.
Bihar Santa Isabel
Bihar da festetako egunik handiena. Jaiak Antioko zelaietara igoko dira eta hirigunea hustu egingo da. Eguraldiak urtero bezala erromeria baldintzatuko du; iragarpenek zerua nahasi samar margotzen dute gaur gaurkoz. Autobusen joan etorriak 10:00etan hasiko dira.
Argazki rally-a egingo dute erromeriaren harira. Aurtengoa XV.a izango da, eta parte hartzaileek 09:00etatik aurrera izena eman beharko dute Zumarragako udaletxeko arkupeetan.
Gaur
- 11:00-13:00/16:00-19:30. Haur parkea, txu-txu trena eta apar festa, Euskadi plazan.
- 12:30. Haurrentzako poniak eta zezentxoak, La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian jarritako zezen plazan.
- 18:30. Antioko Amari ohiko bisita egingo diote Zumarragako agintariek, Antxiñako Ama Txistulari taldeko kideek lagunduta.
- 19:00. Kuadrilla arteko Grand Prix erakustaldia, La Salle-Legazpiko jolastokian.
- 19:30. The McKensys Clan Band taldearen kalejira.
- 19:30. Eslavaren salbea, Andre Maria Jasokundearen parrokian. Parrokiako koruak kantatuko du.
- 19:30. Amaia Dj (haurrentzako musika saioa), Euskadi plazan.
- 23:00. Oihan Vega euskal kantu herrikoiak berreskuratuz (gazteentzako saioa), Euskadi plazan.
Bihar, Santa Isabel
- 08:00. Kalejira Antxiñako Ama Txistulari taldearen eskutik.
- 11:00. Meza nagusia Antioko baselizan eta Ezpata dantza.
- 12:30. Ohorezko aurreskua, baseliza aurreko zelaian.
- 13:00. Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolako bertsolarien, Tolosako dultzaina jotzaileen eta trikitilarien saioa.
- 14:30. Herri bazkaria Antioko mahaietan.
- 17:30. Erromeria Antxiñako Ama Txistulari taldearekin eta Tolosako dultzaina jotzaileekin.
- 19:30. Charlot Dixie Band taldearen kalejira.
- 20:30. Agurra eta itzulera txistulariek, dultzaina jotzaileek eta trikitilariek alaituta, eta agintariak eta ezpata dantzariak aurretik doazela.
- 21:15. Kaleko ezpata dantza, Euskadi plazan.
- 21:30. Erromeria , Euskadi plazan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide