Udalak Irimoko gunea garbituko du eta herritarrei irekiko die
Urretxuko Udalak hilabete honetan bertan hasiko ditu Irimoko guneko obrak. Gainera, erabilgarri dagoen eremua herritarrei irekiko die. Bestalde, talde eragileak hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditu datozen asteetarako.
Helburua urretxuarrek eremua ezagutzea eta bertako espazio bati lehenbailehen erabilera ematea da. Lehen fase honetan, espazio honetako lurzorua garbitu, ingurumen txostena egin, leihoak konpondu, hondakinak sailkatu eta kudeatu eta lehen egokitze obrak egingo dituzte. Aurtengo aurrekontua 138.500 eurokoa da eta dirua Udalak eta Aldundiak ipiniko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide