Zalduak zazpigarren egin du aizkora txapelketan
Zumarragako Santa Isabel jaien baitan egin dute Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa eta Xabier Zaldua zumarragarrak ez du sailkatzeko txartelik lortu. Zazpigarren egin du eta hurrengo fasera lehenengo sei denbora onenak igaro dira bakarrik; aizkolari zumarragarra hamar segundogatik geratu da txapelketatik kanpo. Mikel Larrañagak irabazi zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide