AHTaren tuneleko luiziak eragindakoa irailera bitartean konponduko dute
Abiadura Handiko Trenaren lanetan, Zumarraga azpitik doan tunelean jazotako luiziak sortutako eragozpenak konpontzeko lanak irailera arte luzatuko dira. Lan horien muina maiatzaren 28an tunelean gertatutako luiziak sortutako zaborra ateratzea da, baita tunelari errefortzuak jartzea ere.
Zumarraga azpitik doan tunela Gipuzkoan zehar AHTaren lanetan egingo duten tunelik luzeena da. Trena Ezkio-Itsason sartuko da lur azpian eta Antzuolako lurretan aterako da 5.350 metro harago.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide