Bizilagunek Irimoko industrigunea bisitatu dute
Udalak eta talde eragileak Irimoko eremura bisita gidatua antolatu dute gaur arratsalderako. 50 bat bizilagunek parte hartu dute. Sarralde enpresako pabilioi nagusia ikusi dute eta, ondoren, Irimo enpresara eta Aparizio auzora joan dira. Sarraldeko sarrerako eta pabilioi nagusiko garbiketa lanak astelehenean hasiko direla eta erabilera urriko foroaren ondoren erabakiko dela jakinarazi dute. Lehen foroa gaurko ekitaldiarekin hasi da. Bihar, 18:00etan talde eragileak bere burua aurkeztuko du eta 18:30ean bizilagunek Irimo industrigunearekin duten harremanari buruz hitz egingo dute. Bi ekitaldi hauek udaletxeko sarrerako aretoan egingo dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide