Banku etikoari buruzko informazioa, gaur eta hilaren 16an kultur etxean
Goierri garaian Fiare banku etikoa sustatzeko lan egiten duen taldeak oporrak hartuko ditu abuztuan. Banku honi buruzko informazioa eskuratu nahi dutenek, gaur eta hilaren 16an izango dute horretarako aukera. Sustapen taldeko lagunak Urretxuko kultur etxean egongo dira, 18:00etatik 20:00etara. Fiareren helburua ekonomia pertsonen zerbitzura jartzea da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide