Nazioarteko merkataritza jardunaldia antolatu dute
Uggasa garapen agentziak nazioarteko merkataritza jardunaldia antolatu du biharko. Helburua Goierri garaiko enpresetako profesionalek nazioarteko operazioetan kontuan hartu beharrekoak ezagutzea da. Ikastaroa Sortzen enpresa haztegian emango dute, 09:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 16:00etara. Izena emateko 943 72 58 29 zenbakira deitu behar da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide