Bihar banatuko dituzte lore sariketako sariak
Urretxu eta Zumarragako udalek lore sariketa antolatu dute. Leiho, balkoi eta baserrietako sarrera ederrenak sarituko dituzte. Sari banaketa ekitaldia bihar egingo dute: 12:00etan Urretxuko udaletxeko areto nagusian. 16 sari banatuko dituzte: hamar kalean bizi direnen artean eta sei baserritarren artean. Saritu guztiek 50 euro, diploma eta oparia jasoko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide