Udalerri ‘lagunkoi’ izendatu berri dute Zumarraga
Euskadi Lagunkoia programaren barruan lanean ari da Zumarragako Udala herriko azpiegiturak eta ingurunea adinekoei egokitu bidean. Lanketa horren harira udalerri lagunkoi izendatu berri dute Zumarraga. Goierrin Ordiziak eta Idiazabalek ere jaso dute izendapena.
Sustraietatik proiektuaren aurkezpenean, Donostian, banatu zituen izendapenak Iñigo Urkullu lehendakariak. Proiektu honen harira, adinekoen eta minusbaliotasunak dituztenen parte hartzea bermatu nahi dute gizartean, eta inguruneak egokitu ala gizarte inguruak nola inguru fisikoak.
Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektua Osasunaren Mundu Erakundeak abiarazi du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide