Urteko jai egun nagusia izan dute asteburuan, Zumarragako San Kristobal auzoan. Izen bere ermitaren inguruan ospatzen den egun pasako festa da, eta aurten ere, eguraldia lagun, giro ederrean ospatu dute. Hamaiketako mezaren ondoren, auzoko gazteen herri kirol erakustaldia egin zuten. Ondoren, jatekoa eta edatekoa ere izan zen, trikiti doinuekin lagunduta.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide