Koordinadora Feministaren sorrera, borroka eta aurrera begirakoa
Bihar Goierriko Hitzan Urretxun eta Zumarragan berriki eratutako Koordinadora Feministari buruzko erreportajea. Eztizen Agirresarobe eta Ainhoa Aguado kideek koordinadoraren sorrera, borrokaren ikuspegia eta aurrera begira dituzten asmoen zein grinen berri emango dute. Goierri garaiko Jabekuntza Eskolaren gerizpean sortu da. Joan den astean eskolak egindako tailerren nahiz ikastaroen balorazio bileran izan dira, Agirresaroberen hitzetan “tailerretan oso gustura gaude eta jarraipena emango diegu”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide