Urretxuko Udalak kultur etxeko sarrera aldatu du
Urretxuko Udalak kultur etxeko sarrera aldatu du herritar guztiak toki beretik sar daitezen. Izan ere, orain arte mugikortasun arazoak dituztenak atzeko atetik sartu behar ziren. Eraikinaren ezkerreko aldean sarrera bat egokitu dute eta hemendik aurrera herritar guztiak hortik sartuko dira. Helburua Urretxu irisgarriago eta justuago bat lortzea da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide