Urretxuko Irimo Foroko azken ekitaldiak
Bihar eta etzi Irimo Foroko azken ekitaldiak egingo dituzte. Guztiak udaletxeko sarrerako aretoan izango dira. Bihar, 18:30ean, Ana Azpiri EHUko irakasleak Luis Astiazaran Gipuzkoako industria artitektonikoan hitzaldia emango du. Astiazaranek Sarralde enpresaren pabilioia diseinatu zuen. Ondoren, 19:15ean, Carlos Soria, Laura Fernandez, Irene Vitorica eta Ana Rosa Sanchezek Europan lehiaketan saria irabazi duen Irimorako egitasmoa aurkeztuko dute. Bukatzeko, larunbatean, 11:00etan, Yayo Herrerok Hiriak eta ekofeminismoa tailerra emango du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide