Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuak gaur baieztatu du sindikatuek zabaldutako albistea. Tolosa eta Beasaingo ertzain etxeak eta Zumarraga eta Bergarakoak bat egingo dituzte, “kudeaketa partekatuko eredua” ezarriz. Honek, praktikan, Beasaingo eta Zumarragako ertzain etxeak desagertzea ekarriko du, eta zerbitzua Tolosara (Goierri beheko biztanleentzat) eta Bergarara (Goierri garaikoentzat) bideratzea. Beltran de Herediaren arabera, ordea, “helburua herritarren segurtasunerako alorrean presentzia handiagotzea eta ikerketaren alorrean mekanismoak indartzea” da. ELA, SiPE eta EUSPEL sindikatuek, aldiz, Herrizaingo sailak itxiera “inposatu” egin nahi duela, eta ez duela “negoziatzeko borondaterik” salatu dute.
“Kudeaketa partekatuko eredua” lehendik Urola Kosta eskualdean aplikatu zuten, Azkoitiako eta Zarauzko ertzain etxeak bat egin ondoren. Orain, eredu hori zabaltzea erabaki du Herrizaingo Sailak. Banaketa berria egiteko, “arreta ematen dieten herrien beharrizanak eta inguru geografikoa, demografikoa eta soziekonomikoa” kontuan izan dituzte, sailburuaren arabera.
Beasain-Tolosa eremuak, Oria izenekoak, 38 udalerri eta 80.000 biztanle hartuko ditu. 500 km koadroko eremu horretarako, 217 ertzain izango dira. Zumarraga-Bergara eremuak, Deba-Urola izenekoak, 14 udalerri eta 94.000 biztanle hartuko ditu. 260 km koadroko eremurako 263 ertzain izango dira.
Ertzain etxeak kendu arren, “plaza kopurua handitu” egingo dela ziurtatu du sailburuak: “kaleko patruila kopurua areagotuko da, arrisku handiagoa eragin dezaketen egoerei berehala erantzuteko ahalmen handiagoa lortuko da eta uniformatu gabeko ikerketa-talde operatiboak sortuko dira”. Arreta guneak “egungo kokapenean eta eguneko 24 orduetan” mantentzeko konpromisoa ere agertu du.
Sindikatuen protestak
ELA, SiPE eta EUSPEL sindikatuek deituta, bi zentroen itxiera salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Erandion (Bizkaia), Segurtasun Departamentuaren egoitzan. Izan ere, negoziazio mahaiaren bilerak egiten ari dira bertan, baina sindikatuen arabera, Herrizaingo sailak itxiera “inposatu” egin nahi du, eta ez du “negoziatzeko borondaterik”. Sindikatuek, albistea jakinarazteko modua ere salatu dute; izan ere, bi komisarietako ertzainei asteartean jakinarazi zieten, bileraren bezperan.
Herrizaingo sailari hainbat galdera luzatu dizkiote: “Erabaki hauekin lortzen den aurrerapena zein den galdetzen dugu. Guk bakarrik mugikortasun geografikoa eta funtzionala ikusten dugu, ertzain etxeen itxiera, murrizketekin kendutakoa berreskuratzeko etengabeko ezezkoa eta eskubideen etengabeko zapalketa”. Egoera hau aldatzeko bide bakarra “konfrontazioa” dela azaldu dute, eta horretarako prest daudela.
Hala, hiru sindikatuek deituta, itxierak salatzeko elkarretaratze bana egingo dute hilaren 29an, Beasaingo eta Zumarragako ertzain etxeetan. Horrez gain, bi herriak lotuko dituen auto karabana ere egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.