Aurten ere Julen Izagirrerena izango da Santa Anastasia jaietako egitarauko azala
Gaur eguerdian Santa Anastasia jaietako egitarauko azala hautatzeko lehiaketako saria banatu dute. Aurten ere Julen Izagirre zumarragarrak irabazi du lehiaketa. Izagirrek Santa Isabel jaietako azken hiru azalak eta Santa Anastasietako azken biak egin ditu. Oraingoan adarra erabili du oinarri bezala eta Badatoz! izena eman dio lanari.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide